XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntza baten heldutasuna hizkuntza horren garapenaz erdiesten da.

Urtero urtero liburu asko dira beste hizkuntzetatik euskaratzen direnak.

Itzultzaileak jatorrizko hizkuntza ezagutuz gero ONGI EZAGUTUZ GERO askozaz fidelagoa gertatzen da itzulpena, hori zubi-hizkuntza (gure kasuan, gaztelera gehienetan) baten bitartez eginda baino.

Horrexegaitik, euskarara itzuli duzutenok, kontutan izan puntu hori, zubi-hizkuntza erabiliz gero motz, erren gera baitaitezke zuen lanak.

Saia zaitezte, beraz, beste hizkuntzak ikasten eta emaitza baikorragoak izango ditugu denok.

Baina jarrai dezagun, amaitzeko behintzat, Zaitegirekin.

Bost liburu publikatu zituen Iokinek Platon-en elkar hizketetaz.

1975ean / 1977an / 1978an / 1978an / 1979an Guztira, hamar elkar hizketa.

Zaitegik hamar horiek baino gehiago zeuzkan itzulita.

Nire eskuetan egon dira eta orain Euskaltzaindiak publikatu beharko lituzke.

Oraindik ez da egin, konpromezua aspaldikoa izan arren.